Erkudengo Amaren itzalera

Guaixe 2015ko uzt. 13a, 12:36

Makina bat altsasuar elkartu ziren Ulaiarren, Erkudengo Ama ermitaren inguruan. Irudia elizatik erromerian ermitaraino eraman ondoren, estalpean jarri eta, eguraldia lagun, meza kalean izan zen. Haren omenezko kantuarekin despeditu zen elizkizuna. Belen Rubio ermitauak banatutako gazta jan zuten batzuk, besteek eurek eramandako ogitartekoak. Haiek bulkatzeko udalak 140 litro ardo banatu zituen, azkar asko agortu zirenak. Ospakizuna zortzikoak dantzatuz eta elkarteetan egindako bazkariekin despeditu zen.

Argazkiak: Fernando Sayas.