Iker Lauroba eta Itsasargiak diskoa aurkeztera

Guaixe 2015ko uzt. 17a, 13:19

Gaur, 22:30ean, Altsasuko Haritza tabernan.

Iker Laurobak Zeru tolesgarria bakarkako diskoa argitaratu berri du, auto-ekoiztuta. 20 musikari baino gehiagoren laguntzarekin, donostiarrak ia bi urte eman ditu diskoa grabatzen. Lauroba taldean dabil Iker, baina taldearen ildotik kanpo zeuden doinu lasaiagoak zituen eta haiekin ondu du bakarkako lana. Doinuak Harkaitz Cano idazleari pasa eta diskoko 14 kantuetako letrak idatzi ditu. Jazz ikutuko kantuekin batera, pop estilokoak eta gitarra soilarekin emandakoak ere badaude.

Altsasun Itsasargiak bandarekin aurkeztuko du gaur diskoa Iker Laurobak. Aldamenean izanen ditu Iñigo Asensio (teklatua, akordeoia, gitarra), Sara Azurza (ahotsa) eta Jokin Garmendia (biolontxeloa). 

Emanaldietarako lokal berria
Altsasuko Foru plazan dagoen taberna berriak, Haritzak, kultur programazioa izanen du. Gaurko emanaldiarekin abiatuko den zikloan kontzertuak eta bakarrizketak iragarri ditu lastaila bitartean.

Egutegia
Garilak 17, ostirala, 22:30ean Iker Lauroba eta Itsasargiak
Garilak 30, osteguna, 23:00etan Movimiento Bola, bakarrizketak.
Agorrilak 13, osteguna, 22:30ean Rumbo Rumba.
Agorrilak 27, osteguna, 23:00etan Movimiento Bola, bakarrizketak.
Irailak 25, ostirala, 22:30ean Charlie & The Colours.
Lastailak 11, ostirala, 22:30ean J. Lopez Jaso, M. Escrich & J. M. Urriza