Mendigoizaleak Bargagainera

Guaixe 2015ko uzt. 18a, 16:51

Igandean LV. Bargagaingo igoera antolatu du Altsasuko Mendigoizaleak klubak

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak igandean LV. Bargagaingo Igoera antolatu du. Klubak, mendizaleak bertara joateko gonbita egin du, igoera, aldi berean, XLV. Mendi finalista izango baita.

Igandean, goizeko 9:00etan jaurtikiko dute suziria, Bargagainera abiatzeko. 9:30ean hamarretakoa egingo dute gazteluan, eta behin Bargagainera igota, goizeko 11:00etan meza izanen da. Ondoren, eguerdian, auzatean bilduko dira finalista guztiak eta mendi ibilbidera batuko zaizkien guztiak. Denboraldian egindako mendi igoeren errepasoa eginen dute mendizaleek, eta oroigarriak jasoko dituzte. Jakina, Altsasuko erromeria guztietan bezala, ez da zortzikorik faltako. 13:30ean eta txoko guztiak garbi-garbi utzi ondoren, Altsasura jaitsiko dira.

Bargagaineko igoerak bere txokoa du altsasuarren bihotzean. Aurreko urtean, esaterako, 300 pertsona inguru bildu ziren Bargagainen. Udalak 45 litro ardo jarri zituen, zilarrezko katiluetan dastatu ahal izan zirenak, eta Cruz Mari Martinezen txistu doinuei jarraiki zortzikoa dantzatzera animatu ziren asko.

Irurtzundarrak Ozara
Astearte goizean Ozako oihanera mendi irteera antolatu du Irurtzungo Iratxo mendi taldeak.