Futbol campusaren bigarren txanda lanean

Guaixe 2015ko uzt. 22a, 13:24

Lehendabiziko txandan 2003tik 2005era bitartean jaiotako 47 neska-mutiko daude futbolean trebatzen

Sakanako Mankomunitateak antolatutako udako futbol campusak sekulako arrakasta izan du aurten. Aurreko astean 2003tik 2005era bitartean jaiotako 47 neska-mutiko trebatu ziren futbolean Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian, eta aste honetan 2000tik 2002ra bitartean jaiotako 31 gaztetxok hartu diete lekukoa. Begiraleak Peio Goikoetxea, Iokin Lobo eta Jon Lapuente dira. Goizeko 9:30etik 14:00etara aritzen dira futbolean trebatzen, teknika eta praktika uztartuz. Dantzalekuko parajeetan korrikaldiak eta azken orduan Dantzalekuko igerilekuetako bainua ez dira falta.

Bestalde, aurreko astean egin zuten moduan, ostegunean Real Sociedad taldeko instalazioak ezagutzera joango dira. Anoetako estadioa, Errealaren museoa eta beste bisitatuko dituzte, Zubietan entrenatu eta eguraldiak uzten badu Donostiako hondartzan bainua hartu.

Partaideak
Selma Larabas Said, Eneko Vera Sainz, Mikel Arellano Zudaire, Aitor Flores Cantero, Jon Aldasoro Goikoetxea, Andoni Diaz Laguna, Endika Saez Marinez, Jokin Bereziartu Aiestaran, Xabier Manero Esarte, Alain Davila, Pablo Viedma Perez, Beñat Mendez Irigoien, Unai Santano Marquez, Alex Santano Alvaro, Haritz Goikoetxea Flores, Aitor Lopez Garcia, Javier Diaz Zelaia, Beñat Aldasoro Goikoetxea, Javier Morras Jorge, Mikel Sayas Jorge, Eneko Galarza Pozueta, Nerea Arellano Zudaire, Eder Zuñiga Ieregi, Imanol Sanchez Vicente, Urko Maxim Izagirre Otxoa, Julen Goikoetxea, Ekai Urkijo Nuñez, Hasier Galarza Pozueta, Unai Alava, Jonan Zelaia Jimeno eta Mikel Apaolaza Mendia.