Jazza Arkangoan

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 11:11

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Arkangoa tabernan.

Esencia Jazz talde iruindarrak swing askoko jazz doinuak aletuko ditu gaur gauean Altsasuko Arkangoa tabernan. Goi mailako musikari profesionalez osatutako hiruko bat izanen da oholtzan. Baxua, gitarra elektrikoa eta klarinetearen laguntzaz publiko guztiendako moduko kontzertua emanen dute. Jazza ezagutzeko aukera aparta.