Udalak Otsoportilloko hildakoak identifikatzeko bitartekoak eskatu ditu

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 17:03

Otsoportilloko lezean dauden sei altsasuarren hezurdurak atera, haiek identifikatu eta haiei ondoren lur emateko Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari giza bitartekoak eta bitarteko materialak eskatu dizkio. Hainbat lekukotzaren arabera lezean Emilio Garcia Izquierdo, Joaquin Lizarraga Martinez de Bujanda, Sabino Lizarraga Barandiaran eta Jose Ubeda Sanchez leudeke. UPNk kontra bozkatu zuen eta gainontzeko guztiak alde.