Gaueko pulunpa

Guaixe 2015ko abu. 6a, 10:44

Gaur, 20:00etatik aurrera Dantzalekuko igerilekuan.

Dantzaleku igerilekuan 12 urtetik gorako gazteendako eskaintza egin du Intxostiapunta gazte guneak udaleko Kirol Zerbitzuarekin batera. Gazteek agorrileko ostegunero jarduera bat izanen dute igerilekuan. 20:00etatik 21:00etara ogitartekoa eta freskagarria 3 eurotan eskuratzeko aukera izanen dute. Igerilekuan, bainuarekin batera jarduerak izanen dira: agorrilaren 6an, aquagym; agorrilaren 13an, jokoak; agorrilaren 20an, aquadance eta agorrilaren 27an, gynkana.