Travellin’ Brothers Big Band

Guaixe 2015ko abu. 14a, 09:30

Agorrilaren 14an, ostiralean, 21:00etan Altsasuko Dantzaleku-Usolarrainen.

Joan den urtean Ane Etxegoienen euskal kantuez Usolarrainen gotzatzeko aukera izan zen. Aurten, berriz, rhythm & blues estiloaz bustiko gaitu Travellin’ Brothers taldeak. Joan den urtean 10 urte bete zituen taldeak. Sei disko eta 600 kontzertu baino gehiago dira haien jardunaren aztarna. 

Altsasun haien azken lana, anbizio handieneko proiektua, aurkeztuko dute, Magnolia Route. Chicagotik New Orleanseraino, Nashville, Memphis eta beste makina bat hiri eta soinutan barna igarota doan musika bidaia proposatuko dute. Musika afroamerikar guztian barnako bidaia, denboran hamarkadaz hamarkada egindako bidaia. Beti bezala blues musikatik abiatuta baina mugak klasez eta dotoreziaz igarota. 

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harreman Departamentuan antolatutako Cultur jaialdiko musika programaren barruan dago kontzertua.

Kideak

Jon Careaga (ahotsak), Aitor Cañibano (gitarra eta ahotsa), Eneko Cañibano (baxua eta baxu bikoitza), Ander Unzaga (pianoa eta piano elektrikoa), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxo altua eta ahotsak), Itziar Castrillo (saxo altua), Julen Izarra, (saxo tenorra), Alfontso Vila  (saxo baritonoa), Javi Perez (tronpeta), Alfonso Masach (tronpeta), Carlos Escudero (tronboia), Juanan Diez (tronboia), Juan Carlos Ribelles, (tuba), Estibaliz Ruiz (biolina eta ahotsa) eta Mora Silva (ahotsa).