Ospa astea

Guaixe 2015ko abu. 24a, 10:29

Ospa mugimenduak larunbatean ospatuko du Ospa eguna. Ez dira geldituko gelditzen ez baditugu! Errepresioaren aurka, garaipenera arte! leloa du aurtengo edizioak. Haren aurretik, Ospa astea antolatu du mugimenduak.

Egitaraua
Agorrilak 25, asteartea
19:00etan Mozal legea eta kode penalaren erreforma. Hitzaldia, Gure Etxea eraikinean.

Agorrilak 26, asteazkena
22:30ean Las heridas abiertas de Iñigo Cabacas. Dokumentala, gaztetxean.

Agorrilak 27, osteguna
19:00etan Errepresioak baditu hamaika aurpegi. Hitzaldia, Gure Etxea eraikinean.

Agorrilak 28, ostirala
17:00etan Haurrendako jolasak, Foru plazan.
23:00etan Kontzertuak: Estricalla eta The Capaces, gaztetxean.