Bono saritua

Guaixe 2015eko irailaren 2a

Pedro Bono altsasuarrak irabazi zuen Jaizko postre lehiaketa. Gozogile altsasuarrak iturburuko gatza zuten izpiliku tututxoak postrea aurkeztu zuen lehiaketara eta horrek lehen saria eman zion. Agorrilaren 9an Jaitzen ospatu zen gatzaren egunaren barruan ospatu zen lehiaketa.