Garagardozaleendako estalpe handia

Guaixe 2015ko ira. 3a, 17:38

Gaur zabalduko ditu ateak Altsasuko garagardo azokak, 19:00etatik 00:00etara. Bihar eta etzi handik pasa nahi dutenek 19:00etatik 3:00etara izanen dute aukera. Azken egunean, domekan, atzera ere, 19:00etatik 00:00etara izanen da aukera garagardo eskaintza zabala dastatu eta txerri-ukondo, hainbat espeziadun txerrikia, saltxitxa, oilasko-errea eta abar probatzeko. Urtero moduan, Zubiondo elkarteak Zubeztia plazan jarri du karpa. Peñek 2003an abiarazi zutenetik hutsik egiten ez duen hitzordua da garagardo azoka.