Antzerki talde altsasuarra bihar Castro Urdialesera joanen da. Estatuko antzerki amateur taldeen arteko trukeen ziklo barruan kokatuta dago biharko emanaldia eta Nunca fuimos heroes antzezlana jokatuko du Tarima Beltzak Ataulfo Argenta institutuan, 20:30ean.
Jon Barbarinen zuzendaritzapean Mertxe Herrerak, Juan Manuel Herrerok, Marta Diegok, Josu Castillok, Natalia Martinek eta Amaia Mintegik jokatuko dituzte pertsonaiak. Bakarrik sentitzen diren pertsonaiek osatzen dute obraren ardatza.