Extremadurako eguna aurreratuta

Guaixe 2015eko irailaren 5a

La Encina elkarteak antolatuta, bihar ospatuko da Guadalupeko Amaren eguna, Extremadurako eguna. Berez, ospakizuna heldu den asteartean da, baina asteburura aurreratu dute. 10:30ean jarri dute hitzordua San Juan ermitan. Elizkizuna eta gero elkartutako guztiendako auzatea izanen da. Musika Gasteizko Extremadura Etxeko musika taldeak jarriko du.