Zumalakarregi plazako hainbat bizilagun eta hiru tabernak (JJ, Akelarre eta Txalaparta) antolatuta, eta hainbat dendariren laguntzaz, bueltan da Intxostiako festa. Laugarren aldiz antolatu da zabalgune altsasuarreko ospakizuna. Akelarreko Juanjok esan digunez, “alde honetan ez dago ezer, eta halako bat gauza handia da. Jendea pozik egoten da eta egun polita izaten da”.
Tabernariak aitortu duenez, “mugimendua egotea ona da jendearendako eta gutako. Auzoa aldarrikatzeko modua da. Urtetik urtera gero eta gehiagora doana”. Festaz aparte, auto zaharren erakusketa ere laguntzen dutela oroitarazi du. Gainera, koadrila baten ekimenez, azken egunetan, 19:00etatik 21:00etara, musika jarri izan dute plazan, terrazetan zeudenen gozagarri.
Egitaraua
12:00etan Txupinazoa
12:10ean Erraldoi eta buruhandiak. Kalejira Intxostia txarangarekin eta poteoa. Japoniar bonbak.
12:10etik 14:30era Puzgarriak Zumalakarregi plazan.
12:15ean Iskiza gimnasia erritmikoko klubaren erakustaldia.
13:30ean Castejongo jota eskolaren kantaldia.
14:30ean Herri bazkaria.
16:15ean Jotak.
16:00etatik 18:00etara Puzgarriak.
17:30ean Hodei magoaren La hora mágica saioa.
19:00etan Zare handi baten zozketa. Sarituak ordu erdi izanen du jasotzeko.
19:00etan Beti-jai bikotearen kantaldia.
20:00etan Intxostia txaranga.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertuak: Garabatos eta El desvan.
04:00etan Hau pena nik!