Munduko Arrozak Altsasun

Guaixe 2015ko ira. 3a, 13:57

Festetako asteartean, aniztasunaren festan, altsasuarrak arroza jendaurrean prestatzera animatu dituzte.

Altsasuko festetako azken egunean, asteartean, 11:00etan jarri dute hitzordua, Zubeztia plazako karpan. Han eginen da Munduko Arrozak. Ekimenak pertsonak adina arroz egiteko modu daudela erakutsi nahi du. Hala, hango eta hemengo arrozak dastatzeko aukera izanen da. Izan ere, herria kulturetan anitza da eta arroza prestatu bitartean, parte hartzen, altsasuarrak elkar ezagutzeko aukera emanen du. Pertsonak desberdinak izanik ere, arroz aleak bezain berdinak direla ikusteko aukera emanen du.

Jai gunea Altsasuko kultur aniztasunaren isla izanen da herritarren parte hartzearekin. Senegal, Maroko, Altsasu eta beste hainbat tokietako arroza (edo beste edozer) prestatzen ikusi eta errezetak ikasteko aukera ere izanen da. Bitartean henna tailerra eta Youssef Kejji bereberear abeslaria kantuan izanen dira, bestelakoekin batera. Guztia aniztasunaz gozatzeko.

Herri mugimenduaren ekimena izan da Munduko Arrozak antolatzea. Eta bat egin dute Mank-eko Immigrazio Zerbitzuak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.

648 070 710
Izena emateko telefono horretara hots egin.