Altsasuko festetako kartel saridunak

Guaixe 2015ko ira. 3a, 16:08

Festetako kartel lehiaketako sariak banatu zituen Altsasuko alkate, Javier Ollok aurreko asteartean. Elena Vera altsasuarrak bigarren urtez irabazi du helduen mailako saria (600 euro). Haurren kategorian, berriz, Izaro Agirre Poveda izan da sariduna. Txartel dendaren 60 euroko eskola material lotea jaso du. Bi saridunen kartelak Altsasuko festetako programaren azalean eta kontrazalean ikus daitezke. Irene Delgado artista gaztearen marrazkia ere programan dago, epaileen aipamen berezia jaso baitu; haurren kategorian aurkeztutako 151 kartelen artetik berea nabarmendu du epaimahaiak.

Berriozar, Olatzagutia, Malgrat del Mar (Bartzelona) eta Altsasuko artistek parte hartu dute aurtengo lehiaketan. Aurkeztutako 11 karteletatik 3 aukeratu zituen epaimahaiak eta herri bozketaren bitartez Elena Veraren lanak bozken %50 jaso zituen. Andy W.en oroimenez izenburuko lanak bozken %35 jaso zuen eta Festaz jantzirik deiturikoak bozken %15. Guztira 108 altsasuarrek parte hartu zuten herri bozketan.

Mugimendua, ailatasuna, kolorea, musika... festa giroa da Elena Veraren kartelak islatzen duena: Festa eztanda! Kartela egiteko ilustrazio digitalaren teknika erabili du eta aurten ez du ez kioskoa ez herriko beste elementurik sartu nahi izan. Lehiaketara aurkeztu den bi alditan saria eskuratu du Elena Verak. Pozik dago sariarekin. Artistaren iritziz herri bozketen bitartez erabakitzea ez da egokia, lehiaketa herritarren artera mugatzen delako, haren ustez, epaile aditu batek hartu beharko luke erabakia.

Epaimahaia
Helduen kategorian: Yolanda Arnedo, Kiki Asensio, Adela Sanchez eta Olga Madina. Haurren kategorian: Helena Santano eta Manola Arregi. Altsasuko alkate Javier Ollok lehendakari lanak egin ditu eta Ana Senar idazkari lanak.