46. Otadiko Kristo Deuna Txapelketako bigarren finalerdia jokoan

Guaixe 2015ko ira. 5a, 13:24

Gaur, larunbatean, Bakaikoa etxarriarrak, Ongay satrustegiarrak eta Gorriti uhartearrak irailaren 11ko finalean egoteko ederki egin beharko dute lan, 22:00etatik aurrera, Burunda pilotalekuan

46. Otadiko Kristo Deuna Txapelketa (2. finalerdia)
Larunbatean, 22:00etan, Burunda pilotalekuan
Eskolak: Erdozia (Etxarri) / Imaz (Arbizu)
22 urtez azpikoak: Bakaikoa-Martija / Laso-Olaizola
Seniorrak: Ongay-Linzoain / Azpiri-Gorriti


Altsasuko Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako 46. Otadiko Kristo Deuna Torneoko bigarren finalardiak jokatuko dira bihar. Pilota eskolen erakustaldi partidarekin hasiko da jaialdia. Erdoziak (Etxarri) Imaz (Arbizu) izango du aurkari. 22 urtez azpikoan Bakaikoa etxarriarrak Martijarekin osatuko du bikoa, Laso eta Olaizola pilotarien kontra aritzeko. Kategoria honetako pilotari nafar ezagunetakoak dira laurak, sarritan aritu dira elkarrekin eta ikusiko dugu ea nor sailkatzen den finalerako. Bakaikoa etxarriarra izatea espero dugu. Bestalde, seniorretan Ongay satrustegiarraren eta Linzoainen kontra ariko dira Azpiri bizkaitarra eta Gorriti uhartearra. Satrustegiarrari eta uhartearrari zorte ona opa diegu: onena sailkatu dadila finalerako.