Zabaloren Planasak ezin izan zuen Altsasun garaipena ospatu

Guaixe 2015ko ira. 9a, 13:21

Zilarrezko mailako Iraurgi talde gipuzkoarraren kontra 70 eta 78 galdu zuten nafarrek

Asteartean aurre denboraldiko partida jokatu zuen ADECCO Oro mailako Planasa Navarra taldeak LEB Plata mailako Iraurgi SB talde gipuzkoarraren kontra. Partida Altsasuko Zelandi kiroldegian jokatu zen. Izan ere, Planasako jokalarien artean Iñigo Zabalo altsasuarra dago, eta altsasuarra lanean ikusteko aukera paregabea izan zen Planasaren eta Iraurgi taldearen kontrako lagun arteko partida Zelandin jokatzea.

Bi taldeak parez pare aritu ziren, lehen zatian bereziki. Atsedenaldira Planasaren aldeko 51 eta 47 markagailuarekin iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatian talde nafarraren erritmoak behera egin zuen, nekearen eraginez. Izan ere, azken hiru egunetan bi partida jokatzetik zetorren Planasa Altsasura. Bukaera aldera arbitroen erabaki gatazkatsu batzuk tartean, Planasa aukerarik gabe geratu zen eta 70 eta 78 galdu zuen Zabaloren taldeak Iraurgi taldearen kontra Altsasun.