Txikienen bizikleta lasterketa larunbatean Altsasun

Guaixe 2015ko ira. 11a, 09:12

Kategoria txikiko txirrindulariak, Urdiainen.

Larunbatean, 17:00etan, eskola mailako lasterketa hartuko du Altsasuk Zumalakarregi plazan

Astearteko afizionatuen mailako proba entzutetsua jokatu baino lehen, larunbatean, 17:00etan, eskolen mailako lasterketa jokatuko da Altsasun, Zumalakarregi plazan. Lasterketak eta ginkana jokatuko dira. Proba Burunda klubak antolatuko du. Aralar eta Burunda klubetako eskola mailako neska-mutikoak lanean ikusiko ditugu.