Ansak eta Ongayk Altsasuko txapelak nahi dituzte

Guaixe 2015ko ira. 11a, 15:18
Ongay ariko da seniorren final handian.

Gaur 22:30ean Burunda pilotalekuan jokatuko diren 46. Otadiko Kristo Deuna Txapelketako final handietan bi sakandar izango ditugu Ansa (22 urtez azpikoan) eta Ongay (eliteetan). Bakaikoa eta Gorriti bidean geratu dira

Altsasuko festak lehertzen diren egunean, gaur, ostiralean, jokatuko dira Sociedad Deportiva Alsasua elkarteak antolatutako 46. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako finalak, gauean, 22:30etik aurrera, Burunda pilotalekuan. Hasieran Arbizuko pilotako gazte mailako Olaetxea eta Goikoetxea pilotarien arteko lehia izango da. Ondoren 22 urtez azpikoen finalean Ansa altsasuarrak eta Otaduyk Laso eta Olaizola izanen dituzte aurkari. Ansak herritarren babesa izanen du eta ea txapela janzterik duen. Eta seniorretako finalean Ongayk eta Linzoainek Arrieta eta Imaz izanen dituzte aurkari. Ea Ongayk irabazten duen. Nolanahi ere, maila handiko finalak espero dira eta gure ordezkariek lan handia egin beharko dute txapela jantzi nahi badute.

46. Otadiko Kristo Deuna Txapelketa. Finalak
Ostiralean, 22:30ean Burunda pilotalekuan
Erakustaldia: Olaetxea (Arbizu) / Goikoetxea (Arbizu)
22 urtez azpikoak: Ansa-Otaduy / Laso-Olaizola
Eliteak: Arrieta-Imaz / Ongay-Linzoain