Tarima Beltza, Kantabriatik Allora

Guaixe 2015ko ira. 11a, 15:59

Estatuko antzerki amateur taldeen arteko trukeen ziklo barruan Altsasuko antzerki taldea Castro Urdialesen egon zen larunbatean. Nunca fuimos heroes antzezlana taularatu zuten altsasuarrek. Gaur, obra berarekin, Tarima Beltzak hegoaldeko bidea hartuko du: Allo izanen dute helmuga. Hango IV. Nafarroako Antzerki Afizionatu Erakustaldian parte hartuko dute, 21:30etik aurrera.

Mertxe Herrerak, Juan Manuel Herrerok, Marta Diegok, Josu Castillok, Natalia Martinek eta Amaia Mintegik jokatutako pertsonaiak bakarrik sentitzen dira eta haien kontuak taula gainean emanen dituzte.