Aurten ere Hegoak elkartearen Druida gunea Altsasuko festetan izanen da. Elkartearen furgonetara hurbiltzen denak kontsumitu nahi duen sustantziaren kalitatea aztertzeko utzi dezake. Kontsumitu nahi den sustantziak bestelako konposatu toxikorik baduen aztertzen dute furgonetan. Horrela beste toxiko horien kontsumoa saihestu daiteke. Eta, ondorioz, kontrako erreakzio saihesteko aukera izanen du erabiltzaileak, droga ezberdinen printzipio eragileen eta ezusteko konposatuen menpe daudenak.
Furgoneta-laborategiak erreaktiboekin eta kromatografiarekin hornitua dago. Han analisi zerbitzuak egiten dira eta pertsonei arreta modu eroso eta lagunartekoan egiten zaie. Bestalde, Hegoak elkarteko kideek drogei buruz eta droga kontsumoen inguruko informazioa zabaltzeko materiala ere banatuko dute Druida gunetik. Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak halako zerbitzua festetan egotea “ezinbestekotzat” jotzen du.