Erregional maila. 3. multzoa. 1. jardunaldia: Altsasu 0 – Lagunak 0

Guaixe 2015ko ira. 14a, 12:52

Altsasu: festetan puntu bat lortzea ez dago gaizki

Ostiralean hasi ziren Altsasuko festak eta larunbatean ekin zion ligari Altsasu futbol taldeak. Altsasuarrek Barañaingo Lagunak taldea hartu zuten Dantzalekun. Partida nahiko tratatuan, baloiagatik borrokatzen aritu ziren bi taldeak, baina ez zuten aparteko gol aukerarik sortu. Partida geldoa izan zen, eta bi taldeek kontrako atean ez zuten apenas arriskurik sortu. Husnako berdinketarekin despeditu zen lehia; festa bete-betean puntu bat poltsikoratzea ez dago batere gaizki eta ligari hasiera polita eman dio Altsasuk.

Sailkapen orokorrean Universidad de Navarra da liderra, 3 punturekin. Altsasu 10.a da, puntu batekin. Asteburuan Itaroa Huarteren kontra ariko da Altsasu, Uharte Iruñean.