Pozik hezkuntza kontseilariarekin izandako bilerarekin

Guaixe 2015ko ira. 17a, 15:37

Altsasuko alkate Javier Ollo Martinez eta hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza aurreko ostegun eguerdian elkartu ziren. Hilaren 3an sute batek Txirinbulo udal haur eskola txikitu ondoren gaia aztertzeko elkartu ziren bi administrazioak. Ollo pozik atera zen bilkuratik. Udalaren asmoa da Navarro Villoslada eraikina zeneko egokitzapen lanei berriro heltzea. Horretarako Nafarroako Gobernuaren finantzaketa ezinbestekoa da. Mendozak Ollori eskola proiektua aurkezteko eskatu zion, aukera balego heldu den urteko Nafarroako Gobernuko aurrekontuetan sartzeko.