Altsasuk Itaroa Huarteren kontra ezin

Guaixe 2015ko ira. 21a, 13:55

Erregional maila. 2. jardunaldia: Itaroa Huarte 1 – Altsasu 0

Altsasuk Itaroa Huarteren kontra Uharte Iruñean jokatutako partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeek dena eman zuten eta intentsitate handiko partida izan zen. Lehen zatian erritmo handian jokatu zuten eta gol aukera bat probestu zuen Itaroa Huartek markagailuan aurreratzeko. Altsasuk estutu zuen, baina Itaroak ongi defendatu zuen. Eskuineko bandatik pare bat jokaldi arriskutsu sortu zituen Altsasuk, baina tamalez ez ziren kontrako atean sartu. Bigarren zatian erasoan baino defentsan aritu ziren bi taldeak eta markagailua ez zen mugitu.

Universidad de Navarra da liderra (6 puntu). Altsasu 12.a da, puntu batekin. Asteburuan Altsasuk hamargarrena den Pamplona hartuko du Dantzalekun.