Festetan gertaerarik ez

Guaixe 2015ko ira. 21a, 16:13

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Altsasuko festetan salaketa gutxi jaso ditu. Festetako bost egunetan 22 foruzainek parte hartu zuten segurtasun dispositiboan. Festak zirela eta kalteengatik 6 salaketa penal eta 9 salaketa administratibo jaso zituen Foruzaingoak. Azken horietatik, lau alkoholemi kontroletan, estupefazienteak izateagatik eta ordena publikoa alteratzeagatik bina eta bestea kalean pixa egiteagatik.

Foruzaingoak jakinarazi dutenez, hiritar segurtasun kontroletan 48 pertsona eta 30 ibilgailu kontrolatu zituzten. Gainera, badaezpadako patruilatzeak egin zituzten Alde Zaharrean, merkatal eta etxebizitza guneetan, tren eta autobus geltokietan, aisialdi guneetan, industrialdeetan zerbitzu guneetan eta abarretan. Aldi berean, jende asko biltzen zen tokitan kalez jantzitako foruzainek hiritar segurtasun patruilatzeak egin zituzten, lapurretak, droga salerosketa eta sexu-erasoak eragotzi asmoz.