Aciluz musikologia jardunaldian

Guaixe 2015ko ira. 30a, 15:41

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasle talde batek bultzatuta sortu berri da Amun, Nafarroako Musikologia Elkartea, kontserbatorioan bertan egoitza duena. Musikologiaren inguruko jarduerak sustatzea du helburu elkarte sortu berriak. I. Musikologia Jardunaldiak antolatu ditu heldu den gaur hasi eta etzira. Bihar, 18:00etan, Agustin Gonzalez Acilu: estética y pensamiento hitzaldia iragarri dute. Konposatzaile altsasuarraz Jokin Zabalza eta Jaime Berrade ariko dira hizketan. Gainera, Aciluri buruzko dokumentala ere emanen dute.