Gaztetxeroen arteko desafioetarako hitzorduak jarriak

Guaixe 2015ko ira. 25a, 13:06
AGAk antolatuta Altsasu Xtreme ere jokatu da.

Lastailaren 5ean 25 urte beteko dira Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) Socorro Etxea zena okupatu zuena. Mende laurdena, orain dator onena leloa hartuta urte guztian barna urteurrena gogoan izan dute AGAkoek. Eta efemeridearen inguruan egitarau zabala prestatu dute. Haren zati da Gaztetxeroen arteko desafioak deitu dutena, bihar hasiko dira. Haietan parte hartu nahi duenak desafioetara azaldu,  altsasukogazteasanblada@gmail.com e-postara idatzi edo 618 916 666 telefonora hots egin edo mezua bidali daiteke.

Egutegia
Irailak 26, larunbata
19:30ean Futbol partida, Dantzaleku futbol zelaian.

Lastailak 2, ostirala
18:30ean Pankarta lehiaketa, gaztetxean.

Lastailak 9, ostirala
23:00etan Sing-star karaoke lehia, gaztetxean.

Lastailak 10, larunbata
18:00etan Mozkor-kirolak, Foru plazan.