Donostiatik, Charlie & The Colours

Guaixe 2015ko ira. 25a, 13:36

Gaur, 22:30ean, Altsasuko Haritza tabernan.

Laukote baten kontzertuarekin berrekinen dio bere programazioari Haritza tabernak, Charlie & The Colours. Donostian bizi den Charlie Atkey britainiarrak (gitarra) sortu zuen taldea duela hiru urte. Bere konposizioei kolorea emateko ezagutu zituen hiru musikari aukeratu zituen: Oriol Flores (bateria), Iker Lauroba (kontrabaxua) eta Iñigo Asensio (eskusoinua eta pianoa).

Laukoteak garagarrilaren 5ean aurkeztu zuen bere aurreneko estudioko lana: The Bossai Tree. Folk-pop doinuez bustitako diskoa ontzeko Xabi Zeberio (sokazko konponketak,biola, biolina eta nickelharpa), Luis Maria Moreno “Pirata” (tronpeta) eta Amaia Azpiazu (ahotsak) izan zituzten aldamenean.