Altsasuk ez zuen Pamplonaren kontrako atean asmatu

Guaixe 2015ko ira. 28a, 13:35

Erregional maila. 3. multzoa: Altsasu 0 – Pamplona B 4

Dantzalekun jokatutako partidan Altsasuk 0 eta 4 galdu zuen Pamplonaren kontra. Hasieran bi taldeek lehia estua izan zuten. Altsasuk jokaldi argiak izan zituen, baina ez zuen asmatu. Aldiz, Pamplona Altsasuko atera iritsi zen lehen momentuan, 24. minutuan, gola sartzea lortu zuen. Gauzak gehiago okertzeko, atsedenaldira joan baino lehen bigarren gola sartu zuen Pamplonak. Bigarren zatian Altsasu gogotsu atera zen zelaira. Bi aukera paregabe izan zituzten gorriek, baina ez zuten asmatu. Partidako joerarekin jarraituz, Pamplonak izan zituen gol aukerak ez zituen galtzen utzi eta bukaeran 0 eta 4 gailendu ziren Iruñakoak.

Universidad de Navarra da erregionaleko liderra, 9 punturekin. Altsasu 14.a da, puntu bakarrarekin. Asteburuan Amayaren kontra ariko da Altsasu.