Dekorazio arteen erakusketa

Guaixe 2015ko urr. 1a, 16:09

Lastailaren 11ra arte, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Makina bat altsasuar pasa da dagoeneko Yolanda Arnedo dekorazio tailerreko ikasleen erakusketatik. Eta euren herkideek egindako lanekin harrituta ateratzen direnak ez dira gutxi. Erabilera berria duten ohol, tresna zahar, industria hondakin, pasta edo paperarekin taula edo oihal gainean sortutako testurak oinarri hartuta koadroak, ispiluak, eskulturak, teila apaingarriak, zaharberritutako altzariak, bisuteria eta bestelakoak ikusgai daude erakusketan.

Sei urte egin ditu dagoeneko Yolanda Arnedoren Altsasuko dekorazio arteen tailerrak. Aurretik beste tokietan aritua zen irakasle gisa arte ederrak ikasi zuen altsasuarra.