Udal jardueretarako izen ematea zabaldu egin dute

Guaixe 2015ko urr. 2a, 11:50

Lastailaren 9ra arte zerbitzu antolatzaileen egoitzetan eman daiteke izena.

Altsasuko Udalak 13 jardueretan izena emateko epea zabaldu egin du eta heldu den ostiralera arte, hilak 9, eman ahalko da izena. Hala, Emakumearen Bilguneak antolatutako joste, lentzeria, zeramika, etxeko konponketak eta eho-ziriak ikastaroetan aritu nahi duenak Gure Etxea eraikinetik pasa behar du. Iortiako antzerki tailerrean interesa duenak kultur gunean eman beharko du izena.

Txantxari ludotekaren zerbitzua baliatu nahi dutenek informazioa eta izen ematea Labadero eraikinean izanen dute. Gazteria Zerbitzuaren eskaintza honakoa da: lanbidea garatzeko baliabideak, antzerki musikala, argazkiak eszenaratzea eta ukituak ematea, lore bitxiak, 10 ordu sexuaz, aisialdiko begiraleak eta batukada. Haietakoren bat gogoko duenak Intxostiapunta gazte gunetik pasa beharko du. Kirol eskoletan interesa dutenek, azkenik, Zelandi kiroldegia dituzte argibideak.