Dementziadunekin landu beharreko komunikazioaz

Guaixe 2015ko urr. 13a, 08:11

Horretaz ariko dira gaur, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak antolatutako prestakuntza zikloaren hirugarren saioa izanen da gaur. Klinikako profesionalak txandaka ari dira euren jakintza sakandarrekin partekatzen. Oraingoan Carmen Etxabarri mediku neurologoak hartuko du hitza. Bere hitzaldian dementzia duten pertsonekin nola komunikatu azalduko du. Gaitza duten pertsonei konpainia nola egin, ulermena eta entzumen aktiboa errazteko bideak azalduko ditu.

Egutegia*
Lastailak 13, asteartea
Dementzia duten pertsonekin nola komunikatu; konpainia, ulermena eta entzumen aktiboa erraztu.
Hizlaria: Carmen Etxabarri (mediku neurologoa).

Lastailak 27, asteartea
Psikoestimulazioa etxean; estimulazio kognitiboa lagunduko duten jokabide eta proposamenak.
Tailerra: Laura Moreno (neuropsikologoa).

Azaroak 10, asteartea
Adinduen sindromeak: erorikoen sindromea. Loaren nahasmena. Informazioa eta prebentziorako jokabideak.
Hitzaldia: Paola Roa-Granthon (mediku geriatra).

Azaroak 24, asteartea
Musikoterapia; musika bidezko estimulazioa, komunikazioa eta emozioa.
Tailerra: Raquel Guerrero (okupazio-terapeuta).

Abenduak 15, asteartea
Bitartekoak eta gizarte laguntzak; Dependentzia Legeari buruzko informazioa, ezgaitasun prozesuak, laguntzak eta baliabideak.
Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea (gizarte langilea).
    
*Saio guztiak Altsasuko Iortia kultur gunean dira, 18:00etan.