Hiruko baten jazz doinuak

Guaixe 2015ko urr. 10a, 12:43

Domekan, 22:30ean, Altsasuko Haritza tabernan.

Javier Lopez Jaso (akordeoia), Marcelo Escrich (kontrabaxua eta baxu elektrikoa) eta Juanma Urriza (bateria) izanen dira bihar. Hirukoak jazz tradizioa musika inprobisatuaren kontzepzio berriekin uztartzen du, euren ukitua emanez. Akordeoiaren eta kontrabaxuaren doinuek sonoritate ederrei atea zabaltzen die. Tangoa, mussette frantziarra, erritmo nahasketa eta musika klasikoak bat egiten du hirukoaren musika proposamenean. Lopez Jasoren eta Escrichen sorkuntzekin batera beste egileenak ere emanen dituzte.

Aurreneko biek urteak daramate elkarrekin jotzen. Urrizarekin eta Luis Gomez gitarra-jolearekin batera Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich Quartet taldea sortu zuten eta Pagoda diskoa argitaratu zuten (Errabal, 2013).