Zinema sasoia gaur abiatuko da

Guaixe 2015ko urr. 9a, 15:13

Altsasuko Iortia kultur gunean zinema sasoia gaur abiatuko da. Gaurkotasunezko filmen emanaldiak iragarri dituzte lehen asteetarako. Film horiek ostiraletan 22:00etan eta domeketan 20:10ean ikusteko aukera izanen da. Eta emanaldia Mr Holmes filma izanen da. Haurrendako emanaldiak heldu den astean hasiko dira eta bi aste barru zine forum-ekoak.

Sarrera 5 eurotan eskuratu daiteke, 4,5ean aurretik erosiz gero. Haurrek, berriz, 3,5 eurotan, 3 aldez aurretik erosita. Zinema zaleak, hala ere, bonuak erosteko aukera izanen du sasoi berrian ere. 3 sarrera 12 eurotan eskuratu daitezke (hilabete bateko iraupena du eta bonua pertsonala da). 5 sarrera 20 eurotan (hilabeteko iraupena eta filmeko gehienez bi pertsona). Azkenik 8 sarrerako bonua erosi daiteke 30 eurotan (2 hilabeteko iraupena eta filmeko gehienez bi pertsona).