Gaztetxokoak festa iragarri du biharko

Guaixe 2015ko urr. 10a, 08:51

Gaur, 18:00etatik 00:30era Intxostia punta gazte gunean.

Altsasuko gazte guneak gaur ekinen dio ikasturte berriari eta hura mustutzeko festa iragarri du. Intxostiapuntatik pasatzen diren gazteek 18:00etatik 21:00etara giza futbolinean aritzeko aukera izanen dute. Hura despedituta, 21:00etan, gazte-afaria izanen da (3 euro). Gaztetxokoaren festak Dj Sergioren dantzaldiarekin segituko du, 22:00etatik 00:30era.

Ordutegi berria
Udaleko Gazteria Zerbitzuak jakinarazi duenez, gaztetxokoak ikasturte honetan ordutegia mustuko du. Astelehenetik ostegunera 17:30etik 20:30era zabalik izanen da. Ostiraletan, domeketan eta jai egunetan 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan, azkenik, 17:00etatik 23:00etara.

Bestetik, gaztetxokoan Gazte Informazio Gunea astegunetan goizez zabalik dago eta asteazkenetan, 17:00tatik 20:00etara. Gazteek dituzten zalantzak argitzeko zerbitzua da azken hori.