Gaztetxearen mende laurdeneko ospakizunak aurrera

Guaixe 2015ko urr. 9a, 13:24

Astelehenean 25 urte beteko dira Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA) kideek Socorro-etxea okupatu eta gaztetxe bihurtu zutela. Hori gogoan AGAk egitarau zabala prestatu du Mende laurdena. Joder que buena! Orain dator onena! leloarekin. Aste bete gehiago iraunen dute ospakizunek.

Orain artekoari dagokionez, astelehenean bertan ospakizunei hasiera emateko etxajua piztu eta auzatea izan zuten. Aldi berean, erakusketa mustu zuten Gure Etxea eraikinean. Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatuaren berri jaso zuten asteartean. Herenegun AGAk, plazan, batzar irekia egin zuen. Atzo, berriz, generoa eta gazteria gaia hizpide izan zuen Begoña Zabalak bere hitzaldian.

Egitaraua
Lastailak 9, ostirala
17:00etan Haur jolasak eta puzgarriak, Foru plazan.
18:00etan Txokolate-jatea.
20:15ean AGA pilota txapelketako partidak Burunda pilotalekuan, musikaz girotua.
22:30ean Afaria gaztetxean. Ohiko lekutan izena eman.
23:00etan Gaztetxeroen arteko desafioen jarraipena: sing-star!

Lastailak 10, larunbata
12:00etan Kalderete txapelketaren hasiera eta izen ematea Gure Etxea eraikinean.
14:30ean Kaldereteen dastatzea epaile prestuenekin! Aurten gurekin: Majaris de la Sorna, Enrike Zelaia eta Dubi eta Marisa ahizpak.
15:00etan Kalderete bazkaria, Foru plazan.
17:00etan Gaztetxeroen argazki erraldoia.
17:30ean Desafioen finala: mozkorkirolak. Ondoren, zunba-poteoa herrian barna.
22:00etan Indarrak berreskuratzeko… guztiendako magrak, gaztetxean.
22:00etan Tirri&Terry guateke jai alai.

Lastailak 11, domeka
18:30ean Urtemugako asteko bideoen emanaldia eta ajea laguntzeko merendua, gaztetxean.

Lastailak 12, astelehena
17:00etan Pilota partidak.

Lastailak 15, osteguna
19:00etan Hitzaldia gaztetxean: Kurdistan, estatu islamista eta inperialismoa. Hizlariak: Askapenako brigadista altsasuarrak.

Lastailak 16, ostirala
20:15ean Pilota partidak: 2. mailako final erdiak.

Lastailak 17, larunbata
19:00etan AGAren pilota txapelketako final handia Burunda pilotalekuan, Peñek girotuta.