Altsasuk puntu bat ekarri zuen Atarrabiatik

Guaixe 2015ko urr. 13a, 12:46

Erregional maila. 3. multzoa. 5. jardunaldia: Beti Onak 2 – Altsasu 2

Atarrabian jokatutako lehian, puntuak biltzearen premian dauden bi talde lehiatu ziren, Beti Onak eta Altsasu. Bi taldeen arteko partida lehiatua izan zen, ikusteko polita eta entretenigarria. Beti Onak aurreratu zen markagailuan, lehen ordu laurdenean. Ondoren zehozer lasaitu ziren Atarrabiakoak, eta Altsasuk egoera hori probestu zuen bana berdintzeko. Baina atsedenaldira joan baino lehen Beti Onakek bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian gol aukera gehiago izan zituen Beti Onak taldeak, baina ez zuten Altsasuko atean asmatzen. Aldiz, Altsasu adi egon zen eta bina berdintzea lortu zuen.

Sailkapen orokorrean Doneztebe da liderra (15 puntu). Altsasu 14.a da, 2 punturekin. Asteburuan Altsasuk sailkapenean bigarrena den Universidad de Navarra taldea hartuko du, Dantzalekun.