Gaztetxearen ametsak bizirik dirau

Guaixe 2015ko urr. 14a, 11:57

Hala adierazi zuten larunbatean Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA) kideek gaztetxearen 25. urteurrena dela eta emandako prentsaurrekoan. Ametsa bizirik iraunaraztearen ardura 25 urte horietan handik pasatu direnetik dela AGAkoek. Aldi berean, gaztetxeak “herritik herriarentzat lanean” beste 25 urte edo gehiago irautea espero dutela gaineratu zuten.

Epe hurbilera begira, urteurren ospakizunen barruko egitarauaren barruan, besteak beste, domekan jokatuko den pilota goxua txapelketako finalak eta azaroaren 14rako prestatu duten egun osoko ospakizuna dituztela adierazi zuten. Bazkaria, kalejira eta Zea Mays, La Viuda Negra, Raperos de Emaus, Ebri Nigth eta Train to Roots taldeekin musika jaialdi handia izanen direla aurreratu dute.

Bestalde, asteburua betea izan zuten gazte asanbladako kideek, garai batekoak eta egungoak. Larunbateko kalderete lehiaketak 200 bat pertsona elkartu zituen. 28 lehiakideen artean epaileek (Enrike Zelaia, Majaris de la Sorna eta Dubi eta Marisa San Roman ahizpak) Itsaso Altzelairen koadrilarena jo zuten onena. Gastronomi neurketako podiuma Lohitzune Berastegiren eta Nerea Galartzaren koadrilek osatu zuten.

Egutegia
Lastailak 15, osteguna
19:00etan Hitzaldia gaztetxean: Kurdistan, estatu islamista eta inperialismoa. Hizlariak: Askapenako brigadista altsasuarrak.

Lastailak 16, ostirala
20:15ean Pilota partidak: 2. mailako final erdiak.

Lastailak 17, larunbata
19:00etan AGAren pilota txapelketako final handia Burunda pilotalekuan, Peñek girotuta.