Sunsundegui Inglaterrako azokan

Guaixe 2015ko urr. 15a, 15:36

Sunsundeguik Birminghamgo coach & live bus azokan parte hartu zuen irailaren 30ean eta lastailaren 1ean. Volvo UKekin batera partekatu zuen standa eta han SC5 autobusa aurkeztu zuen. Volvoren B8R Euro 6 txasisaren gainean eraikia, 10 metro luzeko ibilgailuak 38 aulki eta komuna ditu. Bezeroen beharretara egokitzeko, autobusa modularki osatua dago.