Hemen da Altsasuko argazki rallya

Guaixe 2015ko urr. 17a, 08:48

Azokako edozein une izan daiteke argazkia ateratzeko egoikia.

Domekan, 9:00etatik aurrera, Altsasuko feriek argazki rallya hartu dute.

Hiru hamarkada beteko ditu Altsasuko Mendigoizaleen rallyak etzi. 30. edizioak, gainera, Herriz Herri argazki rally ligako lehiaketan parte hartzeko aukera emanen du. Kamara digitala duen edozeinek parte hartu dezake lehiaketan. Antolakuntzak, hala ere, 70 parte-hartzaileko muga jarri du. Rallyan parte hartu nahi dutenek domekan bertan, 9:00etatik 11:00etara, Altsasuko Mendigoizaleek Erkuden kaleko 8. zenbakian duten egoitzan eman dezakete izena, helduek 10 euro pagatuta eta 5 haurrek.

Kamerako txartelak hutsik egon beharko du rallya hastean eta 36 aurkeztu ahalko dira gehienez. Argazkiak ezabatu daitezke, baina editatu ez. Horregatik, rallyak irauten duen bitartean parte-hartzaileek ezin izanen dute ordenagailurik erabili. Denak ere jpg kalitate handiko formatukoak izan beharko dira. Guztiek 13:00ak edo 14:00ak arte Altsasun egindako argazkiak izan behar dute. Lanak antolatzaileen egoitzan aurkeztu daitezke edo e-postaz bidali, lastailaren 25a baino lehen. Argazkiei izenburu bana eman beharko zaie. Epaileek teknika, sormena eta berezkotasuna kontuan izanen dituzte.

Sariak
Helduak                                                  Haurrak
1. bildumarik hoberena 200€ eta trofeoa    1. bildumarik hoberena trofeoa eta oparia
2. bildumarik hoberena 120€ eta trofeoa    2. bildumarik hoberena trofeoa eta oparia
3. bildumarik hoberena 90€ eta trofeoa      3. bildumarik hoberena trofeoa eta oparia
Sailkatu ez den klubeko kideari, trofeoa        Feriei buruzko argazkirik hoberenari, trofeoa

Sari banaketa
Azaroaren 7an, 19:30ean, Iortia kultur gunean proiekzioa eta sari banaketa.