Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak jokoan

Guaixe 2015eko urriaren 16a

Ostiralean eta larunbatean, Altsasuko Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak, Altsasuko gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien barruan, Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu du Pilotajauku pilota taldearekin batera. Txapelketa bukatzear dago. Ostiralean, 20:15etik aurrera, 2. mailako finalerdiak jokatuko dira. 2. mailako bi biko onenek final handia jokatuko dute larunbatean, 17:00etan. Ondoren lehen mailako finala egonen da jokoan. Gazte Asanbladatik adierazi digutenez, larunbateko finalak girotzeko apustuak, txaranga eta beste egongo dira frontoian.

Bikotekako Pilota Goxua
Ostiralean, 20:15ean
2. mailako finalerdiak:
Mendoza-Mendoza / Martinez-Flores
Gonzalez-Alustiza / Sobredo-Bobillo

Larunbatean, ostiralean
2. mailako finala (bezperako irabazleen artekoa)
1. mailako finala: Mazkiaran-Zabalo / Murgiondo-Nabarro