SS eta Gestapoko buruak Altsasun bazkaldu zuenekoa

Guaixe 2015ko urr. 19a, 12:50
Himmler, bere segizioa eta harrera egin ziotenak Altsasuko jatetxearen atean.

Irundik Madrilerako bidean, Heinrich Himmlerrek Altsasun bazkaldu zuen gaur dela 75 urte.

Francisco Franco eta Adolf Hitler Hendaian elkartu baino lau egun lehenago, Heinrich Himmler Irundik Madrilerako bidea autoz egin zuen. 1940ko lastailaren 19 zen, larunbata. SS eta Gestapoko buruarekin batera, besteak beste, Karl Wolff Estatu Nagusiko buru eta Karl Gebhart brigada jenerala zihoazen. Donostian Diputazioaren eraikina, San Telmo Museoa, Club Nauticoa eta Igeldo bisitatu ondoren, autoz Madrilerako bidean segitu zuten.

Altsasun Mendia jatetxean bazkaltzera gelditu ziren. Francisco Rivas y Jordan de Urries gobernu ordezkariak, Cesareo Sanz Orrio diputatu foralak eta Manolo Aristorena alkateak harrera egin zioten. Bazkaldu ondoren Burgoserako bidea hartu zuen, 15:00etan. Hitlerren gertuko laguntzailearen segizioak Altsasun ordu bat inguru eman zuen.