Jende ugari ferian

Guaixe 2015ko urr. 19a, 13:27

Feriak jende ugari erakarri zuten Altsasura atzo. Plazan eta Gartzia Ximenez kalean salmenta postu artean gogoko jakien bila jende asko ibili zen. Haietako askotan jateko mokaduak ere eskaintzen zituzten. Baita edatekoa ere batzuetan. Denetariko produktuen artean zer erosi izan zen eta poltsak eskuetan ikusten ziren.

Txikienak zaldi gainean ibiltzeko aukera baliatu zuten Zubeztia plazan. Handik gertu, Otadiko Kristo Deuna kalean, ardi taldeak zeuden ikusgai. Ferialeku kalean, berriz, joan den urtean zaldi-azienda hartu zuen eta aurten  behiak eta astoak izan dira protagonista. Zaldiak, behorrak, pottoak eta bihokak Zelai kalean izan ziren. Jendeak azienda egokiago eta segurtasun handiagoarekin ikusteko aukera izan zuen han eta abeltzainendako garraio lanak ere erraztu ziren.

Sari banaketan Javier Ollo Martinez eta Mari Carmen Otaegi udaleko kideekin batera Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusi Ignacio Gil izan zen. Haiek sariak emateko, aurretik Javier Garzia de Albizu (Eulate) Gonzalo Azanza (Lezaun) eta Carlos Arza (Altsasu) epaileek euren lana egina zuten. Zaldi-azienda guztia sakandarra zen, arabar batena salbu.

Sariak
Hazitarakoak  
1.    Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza.
2.    Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu
3.    Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.

Behorrak pottoarekin
1.    Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2.    Patxi Agirre Arratibelena, Etxarri Aranatz.
3.    Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.

Pottorik gabeko behorrak  
1.    Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2.    Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
3.    Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.

Bi urte bitarteko pottoak
1.    Jose Angel Rekalde Larunberena, Zuhatzu.
2.    Vicente Ollokiegi Ollakindiarena, Etxarri.

Bizpahiru urteko pottoak
1.    Juan Aldabarena, Satrustegi.
2.    Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.

Bi urte bitarteko bihokak
1.    Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2.    Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.

Bizpahiru urteko bihokak
1.    Javier Lanz Alegriarena, Lakuntza.
2.    Sat Gonzalez Percaz, Ziordia.

Altsasuko abere onena
Iñaki Larrea Percazena.