Altsasuren lehen garaipena

Guaixe 2015ko urr. 19a, 14:44

Erregional maila. 6. jardunaldia: Altsasu 2 / Universidad de Navarra 1

Erregional mailan dabilen Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Universidad de Navarra taldeari 2 eta 1 irabazi eta gero. OPUS-eko unibertsitatekoak izan ziren aurreratu zirenak, atsedenaldia baino lehen. Baina bigarren zatian hobeto aritu zen Altsasu eta markagailuari buelta eman zion, gol aukerak bata bestearen atzetik sortzen hasi baitzen. 49. minutuan Javi Guisadok berdintzea lortu zuen, eta 60. minutuan Iokinek Altsasuren bigarren gola sartu zuen. Horretaz gain, Ekai Urkijok geldialdi bikainak egin zituen eta Altsasuk denboraldiko lehen garaipena ospatu ahal izan zuen.

Doneztebe da erregional mailako liderra (18 puntu). Altsasu hamabigarrena da, 5 punturekin. Asteburuan Salesianosen kontra ariko da Altsasu.