Artzakur topaketak 39 txakur elkartu zituen

Guaixe 2015ko urr. 20a, 15:05

Pirinioetako Artzakur Klubak antolatuta, txakur arraza hori ezagutzera emateko lehiaketa monografikoa jokatu zen Altsasun larunbatean. Lehiaketan, besteak beste, Alacant, Galizia, Madril, Valentzia eta Hego Euskal Herriko artzakurrek parte hartu zuten. Lehiaketara aurkeztutako txakurren artean onena Jose Manuel Maus bidaurretarraren Indargorri de Saigola izeneko 7 urteko arra izan zen. Artzanorrak mendeetan artaldeak zaintzeaz arduratu dira, “txakur lasaia eta noblea izateaz aparte, berea zaintzearen zale baita”.