Fernandez de Garaialde Nafarroko Aralarren zuzendaritzan

Guaixe 2015eko urriaren 21a

Aralar Nafarroak alderdiak VII. konferentzia politikoa egin zuen Iruñean larunbatean. Aralarko kideek Nekane Perez aukeratu zuten Nafarroako koordinatzaile izateko. Aldi berean, zuzendaritza berritu zuten. Alderdiko herrialdeko zuzendaritzan segituko duena Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala da. Altsasuarra parlamentuko taldearen ordezkaria da zuzendaritzan.