Soto txiki bihurtu zenekoa

Guaixe 2015ko urr. 21a, 13:28
Eneko aulki gainetik bertsotan.

Altsasuko ferietako bertso-poteoan gertatu zen. Julio Soto eta Eneko Lazkoz Altsasuko Alde Zaharrean barna bertsotan aritu ziren, 13:00etatik 15:00etara. Hainbat tabernetan geldialdi bana egin zuten. Eta azken geldialdian gertatu zen Soto txiki bihurtzea. Une bat izan zen, Lazkoz aulki gainetik bertsotan hasi eta Soto baino altuago bihurtu zenean. Erantzuna, jakina, aulki gainetik eman zuen Sotok, “egoera onera ekarriz”. Bide batez, agurreko bertsoan Sotok gogora ekarri zuen ferietan egin zen aurreneko bertso-poteoan 16 pertsona zituztela inguruan eta larunbatean 126 zirela.

Bestalde, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalaren laguntzaz antolatutako Bertsoaroa zikloa martxan da. Lazkozek zikloa itxiko duen bertso saioan parte hartuko du, azaroaren 12an. Azaroaren 3rako iragarria dagoen bertso-saioko gai-jartzailea Joseba Andoni Beltza izanen da.