Feriaklik

Guaixe 2015ko urr. 22a, 08:12

Klik han, klik hemen. Hala ibili ziren 46 pertsona Altsasuko ferian. Guztiak Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak antolatutako ferietako argazki rallyko parte-hartzaileak ziren. Hainbatek euren argazkiak egunean bertan aurkeztu zituzten eta beste batzuk etxetik bidaliko dituzte igandea baino lehen. Argazkiak baloratuko dituen epaimahaia azaroaren 4an elkartuko da. Epaia azaroaren 7an eginen da publiko, 19:00etan, Iortia kultur gunean eginen den ekitaldian. Sari banaketarekin batera lehiaketara aurkeztutako argazkiak proiektatuko dira. Ferietako rallyan parte hartu duten argazkiak Altsasuko Dendarien Elkarteko erakusleihoetan ikusgai izanen dira azaroaren 9tik aurrera.