46 pilotari Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketan

Guaixe 2015ko urr. 22a, 13:00

Aurreko urteko pilota txapelketako finalistak.

Asteburuan hasiko da txapelketa eta abenduan despedituko da

Igandean hasiko da Iñigo Aritza ikastolako 2015eko Pilota Txapelketa. Ikastolak euskal pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan kokatzen da aipatu txapelketa. Aurten ikastolako 46 pilotarik hartuko dute parte, hainbat kategoriatan. Partidak Iñigo Aritza ikastolako frontoian jokatuko dira. Lehen jardunaldia igandean jokatuko da, 17:20etan hasita. Astebururo jokatuko da txapelketa eta abenduko oporren aurretik jokatuko dira finalak.

Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako 1. jardunaldia
LH3:
Ainhitze Armentia – Amets Izquierdo
Xabier Olaiz – Enaitz Gonzalez
LH4:
Kepa Amillano – Patxi Azpeitia
Peru Urteaga – Alain Mendia
LH5:
Hegoi Lakuntza – Iker Agudelo
LH6:
Irati Lumbreras – Ane Ojer
Oihan Guinea – Asier Solis
Lander Peral – Ander Goikoetxea
Aritz Sevilla – Aimar Lezea
DBH1:
Aritz Ulaiar – Jokin Senar
Inhar Olabide – Xabi Bengoetxea
DBH2:
Aimar Garcia – Patxi Arakama
Txomin Rubio – Oier Berastegi